Aurkezpena
Artixten Topaketa ekimeneko filosofiari jarraiki, 2009. urteko edizioan, herriko beste elkarte batekin elkarlanean aritu ginen eskaintza ahalik eta aberatsena lortu asmoz. Astintzen Musikatea, urte askotan Hernanin musika kontzertuak antolatzen aritu den elkartea da. Rock Astea izeneko ekimenak hasieran, eta azken urteotan berriz, San Joan jaietan rock kontzertuak antolatu izan ditu, gehien bat. Herriko belaunaldi desberdinak pasa dira elkarte horretatik baina Putre aitzindaria dugu bereziki gogoan (Asier Miron, Paul Elosegi, Kaiet Larrea, Aratz Zubeldia, Xabi Ilunabar, etabarrekin batera).
Oraingoan bi gune nagusi aukeratu genituen. Goiz eguerdi eta arratsaldean Atsegindegin, eta iluntzean berriz, kontzertuak Tilosetan. Egitarau aberats eta anitza antolatu genuen, elkarlanean.

Kartelaren diseinua: Mik Dirty Vinyl.
EGITARAU OSOA
Goizeko egitaraua (Atsegindegin)
11:00 Azoka
.jpg)
Astintzeneko lagunen postua.

Urban 13ko lagunen postua.
11:00 Lamia - Aurpegi makillajea
Iaz gorputz margoketa egin zuten eta aurten aurpegia makillatzen ibiliko dira.
.jpg)
Lamiakoen artea azalean. Oraingoan iaz baino hotz gutxiagorekin :-) Eskerrik asko.
11:30 Grafittiak
Hernani zein inguruko herrietako grafitti margolariak gai librean.

Graffitilari ugari hurbildu zen. Eskerrik asko guztiei.
12:00 Dj Ura
Xabi Strubell, ibilbide oparoa duen musikaria da. Dut taldan eta Anarirekin batera ibilia da eta egun, Zura taldeko partaidea da (euskal bossa lantzen duen taldea). Horretaz gain, disko jartzaile lanetan ere aritzen da eta larunbatean hiphop-ambient-freejazz saioa eskainiko digu.
.jpg)
Dj Urak erritmo dotore eta goxoak eskaini zizkigun. Eskerrik asko Xabi.
13:00 Aingeru kantautorea
Aingeru Gorrotxategi txikitatik musika munduan murgildutako abeslaria da. Lau urtez Franfurt hirian bizi izan da eta bertan bizitakoekin osatu du Mainhattan izeneko diskoa. Folk eta blues kutsua duten pop-rock abesti akustikoak eskainiko dizkigu.
.jpg)
Aingeru. Plaza zailenetan ere, dotore. Eskerrik asko.
13:40 Iban Nikolai didgeridoo
Londresera egindako bidaia batean ezagutu zuen didjeridua Iban Nikolaik.
Haiseran autodidakta gisa ikasi eta ondoren klaseak eta tailerretan parte hartu du Europa eta Australian zehar.
Egun, didjeriduaren erabilera irakatsi eta kontzertuak eskeintzen ari da.
Didgeridoo
Munduko aizezko instrumenturik zaharrenetakoa dudarik gabe (40.000 urtetik gora) eta australiar aborigenen kulturatik dator.
Termitek naturalki zulatututako enbor huts bat da eta zulotik putz eginda soinu grabe bat ateratzen da .Ez daude bi didgeridoo berdin. Bakoitzak bere ahots propioa du.
Argazkirik ez degu, zoritxarrez. Eskerrik asko Iban, zure artea erakusteko beti prest egoteagatik.
Egunean zehar disko jartzaileak:
Rikikuzu: Biniloekin osatutako saioa eskainiko digu.
Egunean zehar: Pacha J. Willka "La máquina de gobernar" liburuaren aurkezpena eta Hernani eta Donostiako txokoen argazkiak.
Kaltta: Reggae, dub eta drum&bass saioa eskainiko digu.
.jpg)
Juan Kaltta, Kosmik. Reggae, dub, jungle, drum&bass, dark sounds. Eskerrik asko lagun :-)
14:00 Bazkari musikatua (Tilosetan)
---------
Arratsaldeko egitaraua (Atsegindegin)
.jpg)
16:00 Lifaxa "El Clandestino" - rap senegal
Afrikatik zuzenean gazteleraz, ingelesez eta wolof senegaldar hizkuntzan abestutako rapa. Bere esanetan : "Patera style".
17:00 Julen Cobos kantautorea
Julen Cobos Errasti, Aretxabaletako abesti sortzailea. Egun, Hernani eta Bartzelona artean dantzari. Bat Gehio, Catalunyako eta BCN-ko euskal diasporako musikariak biltzen zituen taldeko abeslaria eta konposatzailea izan zen. Bi diska argitaratu zituen taldean (Bihar agian, 2002, autoekoizpena ; Diaspor han, 2004, Gaztelupeko Hotsak), eta egun bere bakarkako lehen diska grabatzen dabil.
17:00 Kale Animazioa: Hernaniko musika eskolaren eskutik
17:30 Koloretako ondarrarekin haurrentzako tailerra. Oihana Aurki.
Ruben Bala Kora perkusio saioa
18:00 Daddy Jeff kantu berrien aurkezpena
Selektah kolektiboko abeslaria izandakoa bakarlari modura dabil orain. Disko berria prestatzen ari da Donostiako Dj Patarekin batera, Elkar estudioetan grabatzen ari dira eta abendurako kaleratzeko asmoa dute.
Break dantzariak. Euskal Herriko txoko desberdinetatik etorritako break dantzarien erakustaldia.
18:15 Lamia - Efektu berezien makillajea
.jpg)
Iluntzeko egitaraua (Tilosetan)
Kontzertuak I
18:00
Los Últimos Reyes
Harrika
Plan B
Kontzertuak II
22:30
Dirty Pink Ladies
Tacumah Reggae Band
01:30
Astintzen Dj-ak
.jpg)
Astintzeneko postua Atsegindegin.
Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi. Besarkada.
Antolatzaileak: Astintzen eta www.ixah.net
Laguntzaileak: Molotoff Irratia 91.8fm, H.G.A, Karbonera eta Hernaniko Udala (Esker bereziak Idurre Lucas eta bere aurretik kultur zinegotzi aritu zen Beatriz Fernandinori. Baita ere Biteri kultur etxeko langileei ere).